Bilboko Azkuna Kultur Zentroan, “Espacio Publicitario (espacio público /espacio publicitario)” izenburupean iazko abenduaren 3tik urtarrilaren 31ra bitartean ikusgai izan den erakusketa izan dugu hizpide Ula Iruretagoienarekin. Mario Paniego artistak komisariatua, 2020ko komisaritza berrien deialdiaren lan eta erakusketa emaitza izan da erakusketa. Bere baitan mahai-inguru bat burutu zen, espazio publikoa eta publizitatearen arteko gatazka hizketagai izan zuena. Bertan izan zen Ula Iruretagoiena gure kolaboratzailea, eta berarekin hitz egin dugu bertan gertatukoaz. Mahai-inguruaren interesgunea izan zen, Bilbo udaleko espazio publikoaren arduraduna eta kanpoko publizitateko marketing agentzia bateko ordezkari bat bertaratu zirela, hau da, publizitatearen defendatzaileak. Eta, akaso kontrapuntu gisa, kaleko kalitate urbanoa neurtzen duen teknikaria eta arkitektoa, espazio publikoa tresna politiko gisa aldarrikapena hizketaldira ekartzeko.
Deskargatu hemen.