Webgune berria, zuzeneko jario berria

Bilbo Hiriaren webguneari itxura aldaketa egin diogu azken asteotan, lehen baino eduki gehiago eta hobeto erakusteko. Azalean nabaritzen da aldaketa gehienbat, bertan hedabide handi baten itxurarekin erakusten baititugu albiste ugari. Batez ere, pantaila handietan igartzen da hori, baina, normala denez, smartphoneetako pantailetan egokituta ikusiko dugu webgunea. Hasteko, azken albisteak topatuko ditugu. Ondoren, tokiko hedabidea garenez gero, Bilbori eman nahi izan diogu protagonismo berezia, Ibaizabal Magazinaren edukiak azalaren erdigunean nabarmenduz. Azkenik, erredakzioan eskuz aukeratutako eduki batzuk nabarmendu ditugu “Nabarmenduak” atalean, azken-azken ordukoak ez izan arren, bereziki interesgarriak iritzi diegulako.

Podcastak izan ohi dira gure edukiak, argitalpen gehienetan audioak entzun baitaitezke, baina bakoitzak badu bere testua, irudia eta, askotan, baita bideoak ere. Baina zuzeneko seinale digitala, jarioa edo estrimiña ere eraberritu dugu iragan astean egondako istriputxu bat profitatuta. Aurrerantzean, eta Izarkom telefonia hornitzaile kooperatibaren laguntzari esker, zuzeneko seinalea lehengo lekuan topatuko duzue, baina eraberrituta (AAC formatuan, MP3 baino trinkotuagoa baina kalitate gehiagorekin) eta nabigatzaile guztiekin bateragarria da. Entzun:


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "A case of you" (Joni Mitchell) #bertsioak

al. Mar 15 , 2021
Gaurko kantu gaia Joni Mitchell kantariaren “A case of you” izan du Rafa Ruedak. Roberta Joan Anderson jaioa, kanadar abeslaria eta musikagilea da. Kanadan abitu zuen bere ibilbide musikala. Mitchellen kantuek folka, popa, rocka, klasikoa eta jazza dituzte inspirazio-iturri, eta askotan ideal sozialak eta filosofikoak islatzen dituzte, baita erromantzeari, feminitateari, […]

Honekin lotuak