PIPERPOLIS: Haizea Martiartuk Folketik Jazzera Ensemble diskoa aurkeztu digu

Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara bi urte eman ditu Haizeak  proiektua prestatzen: kantak erabaki, bederatzi musika tresnarentzat konposizioak sortu, moldaketak egin Kanta bakoitzak euskal doinu bat du, eta melodia ezagun horren azpitik bederatzi musika tresnarentzako moldaketak egin ditu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Martxoaren 15etik 24ra bitarte ospatuko da "Bilbopoesia" literatura jaialdia

az. Mar 3 , 2021
Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere. Bidebarrieta […]

Honekin lotuak