PIPERPOLIS: Mikel Urdangarinek “Margolaria” lana aurkeztu digu

Gaurko saioan Mikel Urdangarinen bista izan dugu. Estudioko lan berria argitaratu berri du, Margolaria deiturikoa. 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan  haren ondoren, Mikel Urdangarinek  banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak. Luze hitzegin dugu Mikelekin, kantuen hitzez musikez eta musikan pintatzen jarraitzeaz. Biztzari eskainitako diskoa dela kontatu digu,’lilbre eta aske bizitzeari’ buruzkoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gizarte eragile eta sindikatu guztiek babestu dute Ez dugu irentsiko, RGI murrizketarik ez ekimena

az. Api 5 , 2017
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan izan diren murrizten aurka, A25 Emakumeen Plazan zortzi lagunek hasitako mugarik gabeko gose grebaren hamahirugarren  eguna dute gaur, hasierako zortzi horietatik hiruk jarraitzen dute aurrera. Egun hauetan hainbat gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoen babesa izan dute. Gurean izan da Agus Figal ekimeneko kidea. Gizarte eragile […]

Honekin lotuak