PIPERPOLIS :Lekuz Leku jaialdian dantzak eta arkitekturak bat egingo dute

Lekuz leku jaialdian, dantzak eta hiritarrak topo egingo dute Abandoibarran. Aurten XIV edizioa izango du, ekainaren 22, 23 eta 29an ospatuko da Bilbon. Helburu argia du dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea, lan koreografikoak hiri-inguruneetara. Bertako eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Lekuz Leku jaialdiak egitarauak pieza laburrak ditu, hirigunean, gune irekietan, espazio bitxietan eta ohiz kanpokoetan emango direnak. Ekainaren 22, 23an eta 29an, 19:00tik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Abandoibarran, proposamen guztiz ezberdinekin itsasadarraren bazterretan dantzaz gozatzeko.  Gaurkoan “biraka” piza izan dugu hizpide.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=

xlQwCsPxDg0

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean Inpunitaterik ez lelopean Manifestazioa deitu dute Ekainaren 24ean

az. Eka 6 , 2018
Bizkaiko gizarte mugimendu , kolektibo eta pertsona inguruan izandako haurren kontrako indarkeria kasuak direla eta gaia gizarteratzeko duen garrantzia eta urgentzia ikusita Haurren kontrako indarkeria ez plataformak agerraldia egin du gaur goizean Bilbon. Gurean eguneroko errealitatea direla azpimarratu dute, salatzen diren sexu abusuak kontuan hartuta, hamahiru urtetik beherako lau neskatotik […]

Honekin lotuak