Gaurkoa jazz doinuak izan dira protagonista. Haizea Martiartu saxofoi jolea izan da gurean. “Folketik jazzera Ensemble” lana izan dugu entzungai. Euskal abesti tradizionalen doinuak jazz musikara ekarri ditu markinarrak bere lehen diskoan. Zortzi urte zituenean hasi zen saxofoia jotzen Haizea Martiartu. Martxoaren 10ean Arriaga antzokian eskainiko du lehen aurkezpen kontzertua. Denetara […]

Loraldia Festibalaren zazpigarren edizioa martxoaren 9a eta 28a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sormenari zor izango da.19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak aurkeztuko ditugu. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira. Festibalaren antolatzaileen helburuen artean: euskal sortzaile gazteak nabarmentzea, emakumeak oholtzara ekartzea, publiko berrietara heltzea […]