IBAIZABAL: Bilboko Kafe Antzokia uztailean

agenda0907Guztira hamabi ekitaldi izango dira hil honetan: aste honetan hitzaldi bat eta bi kontzertu izango dira, ostegunean (Primital) eta larunbatean (The Gories eta Oblivians). Datorren astean, berriz, Bilbao 4. Reggae Roots festibala hasiko da asteazkenean, ostegun eta larunbat horietan jarraitzeko. Bertan, besteak beste Alborosi, U Roy & Pablo Moses, Ethiopians… Hilaren 14an Lucinda Washington izango dugu eta hurrengo egunean Reggae Festibal horren azkena Tokyo Ska Paradise Orchestrarekin. Hilaren 15 eta 22an beste bi hitzaldi eta 16 eta 24an beste bi kontzertu (Dynamites eta Groundation). Abuzturako hainbat ekitaldi prestatzen ari direla esan digu Mikel Urbeltzek, Kafe Antzokiko Programazioko kideak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Hank Williams, The Unreleased Recordings

og. Uzt 2 , 2009
Soinugelak irauten dituen bi orduetatik erdia Hank Williams handiarekin egin dogu, bere “The Unreleased Recordings” bilduma entzuten. Hank Williams-ek irratsaio bat egiten zuen egunero, baina 1951an hainbeste kontzertu ematen zituen, grabatu egin behar zuela. Grabazio hauek  biltzen ditu “The Unreleased Recordings” diska hirukoitzak. Honetaz aparte Neil Young, Hertzainak, Teddy Thompson… […]

Honekin lotuak