Mugimendu feministak kaleak bete ditu

Mugimendu feministak mobilizazio jendetsuak egin ditu Euskal Herriko hiriburuetan. Zaintza sistema publiko bat eskatzeaz gain, arrazakeria amaitu dadila eskatu dute milaka andrek. Bilbo Feminista Saretzen taldeak antolatu ditu Bilboko mobilizazioak.  Arrazakeria salatzeko ekitaldi sinboliko bat egin zuten zuten goizean atzerritarren bulego aurrean. Kutxak pilatuz, murru “antiarrazista” eraiki zuten, Sistema arrazista arrakalatu, mugarik ez lelopean. Ondoren, mugetan eraildako emakumeak oroitzeko, azken urteetan izandako hildakoen datuak idatzi zituzten lurrean. Immigrazio politikak eta lan baldintza kaskarrak salatu zituzten emakume migratuen kolektiboek: Ekitaldiaren ostean, udaletxe atarian pentsiodunekin elkartu ziren, Handik, Bilboko Iberdrola dorrera joan ziren, eta han amaitu zituzten goizeko ekitaldiak, energiaren pobrezia salatuz.  Goizeko aldarriak arratsaldez ere entzun ziren, ehunka emakume batu ziren arratsaldeko manifestaziora.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #128: Oki Moki, Mihise, Black Midi, Oihartzun, TV Priest, Sleaford Mods

ar. Mar 9 , 2021
Getariatik datozkigu soinu interesgarriak Oki Moki taldearen eskutik. Euren bandcampen pop-punk lofi bezala aurkezten dute euren burua. Energia eta konposizio erritmikoak bildu dituzte Working Class Pop izeneko diskoan. Euskal Herritik atera gabe, Mihise taldearekin joango gara. Usurbilgo taldeak soinu instrumentalak ditu oinarri baina ahotsa sartzen joan dira eta emaitza guztiz […]

Honekin lotuak