MUSIBLA #128: Oki Moki, Mihise, Black Midi, Oihartzun, TV Priest, Sleaford Mods

Getariatik datozkigu soinu interesgarriak Oki Moki taldearen eskutik. Euren bandcampen pop-punk lofi bezala aurkezten dute euren burua. Energia eta konposizio erritmikoak bildu dituzte Working Class Pop izeneko diskoan. Euskal Herritik atera gabe, Mihise taldearekin joango gara. Usurbilgo taldeak soinu instrumentalak ditu oinarri baina ahotsa sartzen joan dira eta emaitza guztiz interesgarria iruditzen zaigu. Kronik@ izen anbibalentea dauka euren lehen diskoak. Black Midi da hurrengo taldea, Schlagenheim izeneko diskoak ederki erakusten du taldeak soinu industrial eta erritmo apurtuekiko duen zaletasuna. Oihartzun ezizenez agertzen zaigu Mattin Perez multiinstrumentista. Etorkizuna ezeztatua da bere lehenengo diskoa, berak grabatutako abesti sorta. Une epikoak eta gitarra zorrotzak. TV Priest taldeak Uppers izeneko diskoa kaleratu berri du, soila baina joria, ñabardurez betea, oso disko gomendagarria. Eta bukatzeko Sleaford Mods taldearekin bukatuko dugu. Disko berria dute kalean: Spare Ribs.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ekaitzaren ostean Arnasketa Saiakerak erakusketa ikusgai

ar. Mar 9 , 2021
Soplo – Arnasketa Saiakerak Bilboko udalak eta Bilbaoarte fundazioak martxan jarri zuten “Tras la tormenta/ Ekaitzaren ostean” deialdiaren emaitza da. Deialdiaren helburua Bizkaiko sektore artistikoari laguntza ematea izan zen, COVID-19aren inpaktuaren ostean. 129 artista aurkeztu ziren eta 25 aukeratu behar izan  genituen. Gure lana artisten aukeraketa eta horren ostean antolatu […]

Honekin lotuak