SOLASALDIA: Algara konpartsa

algara1.jpegDatorren larunbatean, azaroaren 1ean, Algara konpartsaren jaia izango da Bilbon. Eguerdian 7 Kaleetako Plaza Berrian hasiko dira ospakizunak txupinazoaren bitartez; gero bazkaria izango dute Kafe Antzokian eta arratsaldean parranda Roberto eta Keparen trikitixarekin, ordu txikiak heldu arte. Horrezaz gain, Algara konpartsako Agur, Isa (aurtengo txupinera) eta Ibanek 2008ko Aste Nagusiari buruzko balantzea egin dute. Bukatzeko, datozen hiletan izango diren jaien berri eman digute: S. Martin, Santomas, Santaeskea eta Ihauteriena hain zuzen.

Soloasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081029algara.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Komunikabideak eta Gutxiengoak

az. Urr 29 , 2008
SOS Arrazakeriak antolatutako “Komunikabideak eta Gutxiengoei” buruzko Jardunaldiak hilaren 30 eta 31ean burutuko dira Gasteizko Aldekoa Kultur Etxean . Helburua, Anaitze Agirre SOSeko Mugak Dokumentazio Zentruko kideak kontatu digunez, egun hedabideetan agertzen den etorkinen inguruko informazioa bideratzea da. Jardunaldietan, besteak beste, Begoña Zalbidea, Peio Aierbe, Lucía Benitez edo Carles Solak […]

Honekin lotuak