Bakaikuko barnetegian, zorionez, dena ez da gramatika eta idazlan, eta baditugu ihesbide txikiak: kultura-ekarpenak. Horien baitan izan genuen bisita berezia, izan ere, Inun musikari zornotzarra etorri zen abuztuko arratsalde sargoritsua goxotzera. Musika, kantaren sorrera-prozesua, inspirazio-iturriak, kulturgileen egoera, euskara… izan zituen hizpide hitzaldi musikatu ederrean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210818_mikel_inunziaga_inun_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.

Yogurinha Borovak bere proiektu berria aurkeztu digu “Sentipenak Askatu”. Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu  abestia dugu. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen. Kantua bideoklipa eta lau bertsio ezberdin osatu […]

Mikel Inunziagak INUNek hirugarren lana, ‘Aingurak’, aurkeztu du . 2014an “Berreginez” lehen diskoa kaleratu zuen, bere kasa grabatutako lana izan zen, looperra eta danbor elektronikoa erabiliz. 2016an berriz “Da nola” ekarri zuen. Hainbat idazleen poemak musikatu zituen, besteak beste Jon Mirande, Itxaro Borda edo Miren Agur Meabe. Hirugarren lana aurreko […]

Inunek disko berria aurkeztuko du martxoan.  “Berreginez” eta “Da nola” lanak plazaratu ondoren “Aingurak” diskoaren kantu berriak ekarri ditu Kafe Antzokiko tauletara. Bira berri honi hasiera emateko Mikel Inunziagak musika talde nabarmena bildu du. Dani Tomás, Bihotz Gorospe, Argibel Euba eta Ekain Alzola musikariak izango ditu alboan eszena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180309_Rafa_rueda_Inun.mp3 Deskargatu hemen.

Marrazkiak azalean azala hitzetan lelopean, diziplina askotako hainbat ikuskizun izango  dira Ean uztailaren 14tik 16ra bitarteko asteburuan. Irudiarekin batera, arteak izango du leku berezia aurten. Gaurko saioan egitarauan sakondu dugu Castillo Suarez, Mariasun Landa, Mikel Martinez eta Inuekin batera. 14garren edizioa izango da aurtengoa  eta hasierako ezaugarriei eutsi diete antolatzaileek: […]

Gurekin izan dugu Inun musikari eta abeslaria. Mikel Inunziagaren ezizen artistikoa da Inun, eta iaz ikusi ahal izan genuen zuzenean. Gaur bisita egin digu eta bere gitarrarekin kantu batzuk oparitu dizkigu. Berreginez diskoa atera berri du, bere bakarkako ibilbideko lehen bilduma, eta bertan oso planteamendu xaloarekin grabatutakoa izan arren (ahotsa, […]