Ekimen guztiz interesgarria jarri du abian EHNE sindikatuak. Hitz laburrez esanda, ekimena honetan datza: EHNE sindikatuak harremanetan jartzen ditu zenbait baserritar baserria bertatik bertara ezagutu nahi luketen kaletarrekin. Programak askatasun handia ematen dio jendeari, ekainetik eta abuztuaren amaierara bitartean egonaldiak baserritarraren eta kaletarraren gogara antolatzeko aukera ematen baitie. Naturaren inguruko lana ezagutzeaz gain, euskara jatorra ikasteko bidea ere zabaltzen dio kaletarrari programa honek. EHNE sindikatuko kide den Iratxe Arriolak esan digunez, lehenbizikoz egiten duten ekimen honek emaitza onik emanez gero, datozen urteetan eskaintzen jarraituko lukete.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.