Erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute konpartsek

Bilboko Konpartsek erasoen aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu dute, gaur goizean egineko agerraldian nabarmendu dute ez dutela inolako erasorik onartuko, Aste Nagusia defendatuko dutela azpimarratu dute, guztiontzako gune alai, eroso eta seguru moduan. Beldurrak ez du lekurik gure jaietan, ez du inoiz izan. Erasotzaile bat ere ez da ongi etorria izango. Aste Nagusia guztion gozamenerako dela. “ Eta gaua gurea ere badela oso argi geratzea nahi dugu. Gurea: emakumeona, migratzaileona eta LGTBI kolektiboa osatzen dugunona. Alegia, hauek jai pluralak eta anitzak egiten dituzten guztiona”. Azkenik, konpartsen izenean mintzatu den Garazi Askazibarrek iragarri du urtero bezala, Bilboko konpartsek bilbotarren elkartasun sozialari helduko diotela, protokoloa aktibatzekotan, bat egin dezaten antolatutako mobilizazioekin. Erantzuna erasoaren larritasunaren araberakoa izango da, baina hasiera batean, Arriaga plazan mobilizazioa egingo da 19:00etan. Txosna guztiek zerbitzatzeari utziko diote eta itxita egongo dira mobilizazioak iraun bitartean. Gainera, 00:00etan kazerolada izango da, zeinetan txosnak eta programatutako ekintzak 20 minutuz etengo diren.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Konpartsek eta Sarek "Etxera bidean gertu" manifestazioa antolatu dute Aste Nagusian

az. Abu 17 , 2022
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, pauso asko falta direlako presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko. “Etxera bidea gertu” lelopean, Bestetik azpimarratu dute baldintza guztiak bete arren, baimenak eta […]

Honekin lotuak