Bazter Fest jaialdiaren laugarren edizioa Areatzan burutuko da bihar

Eskina Femenina kolektiboak Bazter Fest Emakumeen Hip Hop jaialdiaren laugarren edizioa antolatu dute larunbaterako. Aurten agertokia aldatu eta kalera irtengo da, Bilboko Areatzan ospatuko da, jende guztiari eskainitako jarduera ugarirekin eta kontzertuz betetako etengabeko zortzi ordu baino gehiagorekin, toki eta nazioarte mailako artista azpimarragarriekin.La Basu kantaria izan da gurean. Goizeko 10:30etan abiatuko da jaialdia eta arratsalde bitarte hip hop kultura eta emakume kantariak izango dira protagonista. Bazter fest jaialdiak helburu berdinarekin jarraitzen du hasieratik emakumeek hip hopean egiten duten lana, presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piztu Bilbo itzali MTV elkarteak 11 botxo eguna antolatu du Urriaren13an

al. Ira 24 , 2018
Piztu Bilbo, Itzali MTV ekimenak agerraldia egin du gaur ‘Bilbo Erakustoki’ hiri eredua salatzeko. Horretarako, urriaren 13an #11BotxoEguna antolatu dute. Bertan, hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek leku propio bat izango dute Uribitarte pasealekuan. Inposatzen ari diren hiri ereduaren inguruan hausnartu nahi dute, horregatik 11 botxo egunean mahai inguruak […]

Honekin lotuak