Kalitatezko osasungintzaren aldeko protestak aspaldikoak dira Bilbon, Auzo elkarteen federazioak hainbatetan atera da kalera lehen arreta zerbitzuaren defentsan. Azkena Saninazio auzoan gertatu da. San Inazioko familiak salatu dutenez anbulatorioko 3 pediatretako bat Deriora eramango dute. San Inazio auzoan 2.500 haur inguru bizi dira, baina anbulatorioko pediatria-zerbitzua eskas geratzen ari da. […]
san inazio
2017an San Inazioko auzokideek 17 urte abandonatuta zegoen espazioa okupatu zuten. Errondoko auzo etxea lau urtez auzokideentzako espazioa bilakatu du. Duela gutxi jakin dute Eroskik Maiatzean 5ean hustu nahi duela espazioa. Bertan dauden auzoko eta inguruko aisialdi, kirol eta kultur taldeak, talde feministak eta sindikatuak kalean uztearen kontra egin dute: […]
Apirilaren 1ean bete zen urtebete San Inazioko auzotar talde batek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra okupatu zuenetik. Errondoko auzo etxea izena jarri diote guneari. Urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte apirila osoan zehar. Gurekin izan dugu Jone, Errondoko auzo etxeko kidea, ekitaldien beri eman eta errondokori buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Errondoko.mp3 […]
