Euskara, katalana eta galiziera EBko eskubide osoko hizkuntza ofizial gisa izateko bidean

Agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Europako lurralde hizkuntzak sustatzeko nazioarteko erakunde ELENeko hainbat ordezkarik euskararen, galizieraren eta katalanaren ofizialtasuna zabaltzeko Espainiako Gobernuak sustatu duen proposamenari oniritzia emateko. Bruselan egin zuten agerraldia, Europako Parlamentuan bertan. ELENek pozik hartu du euskara, katalana eta galiziera EBko eskubide osoko hizkuntza ofizial gisa hartzeko Espainiak egindako proposamena, eta bere kide Euskalgintzaren Kontseilua, Plataforma per la Llengua, Òmnium Cultural, A Mesa pola Normalización Lingüística, Obra Cultural Balear eta Acció Cultural País Valenciàrekin batera, bihar Kontseiluan bildutako EBko estatu kideei Espainiaren proposamena babesteko eskatu die. ELENek gure erakunde kideekin batera urte luzez egin du kanpaina helburu horretarako.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Atlantikaldia musika jaialdia eta Patxi Zubizarretarekin solasean

ar. Ira 19 , 2023
Paco Miangolarraren historia ardatz, garai baten biografia edo kronika osatu du Patxi Zubizarretak: ‘Sakonean, itsasoa ikusten da’. Txalaparta argitaletxearen eskutik iritsi da. Miangolarra familiaren istorioa du ardatz, Paco Miangolarrarena nagusiki. Hitzordua egina genuen liburu berriaz hitz egiteko baina gaur bertan jaso du Espainiako Haur eta Gazte literatura saria “Zerria” liburuagatik, […]

Honekin lotuak