Sistema honek gaixotu eta hiltzen gaituela salatzeko kalera atera dira euskal sindikatuak

Apirilaren 28a, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da;lan prekarietatearen ondorioz beren lanpostuetan hil eta osasuna galdu duten pertsona guztiak omentzeko eguna.Gaur protesta egin dute  ELA, LAB, STEILAS, SKE, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna eta Hiru euskal sindikatuak “Sistema honek gaixotu eta hiltzen gaituela salatzeko”. Hori da leloa. Pandemian betean esaterako, lehen lerroan lanean egon ziren emakume askoren lana aitortu nahi dute, horietako asko behar bezalako neurririk gabe egon zirelako. Bestalde,gogoan dute oraindik 2020ko lan istripuetan hildako70 pertsonak; eta horrekin lotuta, ezin ahaztu Joaquin Beltran, desagertua jarraitzen duela oraindik duela 14 hilabetetik Zaldibarko zabortegian. Sektore feminizatuak eta pribatizatuak ere aipatu dituzte; izan ere, horiek dira hein handi batean prekarietate tasa handiena jasaten ari direnak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Dr. Lonnie Smith, Dan Penn eta Spooner Oldham, Hinds, Kaserna

az. Api 28 , 2021
Dr. Lonnie Smith, Hammond organo jotzailerik onenetakoa izan da jazz munduan. New Yorken jaio eta 60ko hamarkada baino lehenagotik ibili da, etengabe grabatzen eta zuzenean jotzen. 1967an Lon Donaldsonekin grabatu zuen entzun dugun Alligator Boogaloo, Acid Jazz mugimenduaren doinu ezinbestekoa. Oraindik Blue Note diskoetxerako grabatu ohi du Lonnie Smithek eta […]

Honekin lotuak