Maiatzaren 9an 30 Herri Urrats txiki egingo dituzte.

Aurten ezin da betiko Herri Urrats ospatu. Maiatzaren 9an, Igandean, 30 Herri Urrats Txiki egingo dituzte. Bigarren urtea da pandemiak Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolenen jaia baldintzatzen duela. Ospatu gabe egon ezinik, 30 Herri Urrats Txiki antolatzea erabaki du Seaskak. Maiatzaren 9an ospatuko dute, hainbat herritan, ikastola bakoitzak bere egitaraua prestatuko baitu. Ihintza Bidart Herri Urratseko koordinatzaileak ekarri dizkigu xehetasunak. Gainera urtarrilean abiatutako , Boga dirua biltzeko kanpainarekin segituko du Seaskak. Bertan 38garren ikastola izango dena eraikitzen lagundu dezakegu, modu ludikoak, teila, ate edo kiroldegia finantzatu dezakegu.

Ekarpena egiteko:https://boga.herriurrats.eus/

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: "Who knows where the time goes" (Sandy Denny) #bertsioak

al. Mai 3 , 2021
Gaurko saioan 60ko hamarkadako kantu bat hautatu du Rafa Ruedak bertsio saiorako. Sandy Denny kantaria dugu kantu honen egilea da. Fairport Convention britainiar folk rock taldearen abeslari nagusia izan zen. “Britainiar folk abeslari gailena” bezala deskribatu dute. Bertsioak  Judi Collins, Nina Simone, Cahrlie Louvin, Rufus Wainwright eta Cat Power. https://bilbohiria.com/docs2/2021/11ispilu/11_Ispilu_173_who_knws_where_the_time_goes.mp3 […]

Honekin lotuak