Herri Urratsen antolatzaileek agiria zabaldu dute, atzoko Herri Urrats festaren galerak izugarriak izan direla adierazi eta elkartasunerako deia egiteko, eguraldiak Ipar Euskal Herriko ikastolen festa hondatu baitzuen. Ekarpenak egiteko kontu korronte zenbakiak jarri dituzte eskuragarri, eta Bizum bidez ekarpenak egiteko aukera ere zabaldu dute. Euskal Irratiek Peio Jorajuriaren hitzak ekarri […]

Herri Urrats, 40. jaiaren atarian gaude, igandean Maiatzak 14 izango da Seaskaren aldeko festa,  ohiko denez Senpereko laku inguruan. Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailearekin berba egin dugu. Seaskak dituen erronken inguruan berba egiteaz gain eguneko egitarauaren errepasoa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_koldo_herri_urrta.mp3 Deskargatu hemen.

Maiatzaren 8an ospatuko dute Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuan. Bi urteko etenaren ondotik, Senpereko lakura itzuliko da Herri Urrats maiatzaren 8an. Programazio zabala prestatu dute antolatzaileek, baina aldarrikapenerako eguna izatea ere nahi dute. Seaskako kideak borrokan ari dira ikasleek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidearen alde, baina, orain […]

Gaurkoan Clara Campo amor kulturgunetik zuzeneko emankizun berezia egin dugu.  Ahize AEK- antolatutako Igo bolumena jardunaldien berri emateko, jardunaldien jarraipena egin dugu, emankizun berezian.  Euskararen erdigunetik urrun egon daitezkeen eremuetako gazteen inguruan hausnarketa egitea egitea du helburu jardunaldiak.  Euskararen ertzean dauden horiei euskarazko kultura ikusgarri egiteko gakoak zein izan daitezkeen […]

Aurten ezin da betiko Herri Urrats ospatu. Maiatzaren 9an, Igandean, 30 Herri Urrats Txiki egingo dituzte. Bigarren urtea da pandemiak Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolenen jaia baldintzatzen duela. Ospatu gabe egon ezinik, 30 Herri Urrats Txiki antolatzea erabaki du Seaskak. Maiatzaren 9an ospatuko dute, hainbat herritan, ikastola bakoitzak bere […]

Herri Urratsen 36. edizioa ospatuko da igande honetan, maiatzaren 12an, Senperen, “LK” lelopean. Aurten, festa eta dirua biltzeko asmoaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari lagundu nahi dio. 36. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Ikastolen festak egitarau luzea eta ugaria eskainiko du datorren igandean Senpereko aintziran, adin guztietarako […]

Igandean ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan. Estelle Gognirekin bat egin dugu Herri Urratseko koordinatzailearekin. Aurten berezia izango da Herri Urrats, badira aste batzuk mobilizazioa egin zutela Baionan, 25 irakasle postu behar dituztela aldarrikatu dute Seaskako ikasleek, gurasoek eta irakasleek Herri Urrats festari esker Seaskak hainbat proiektu jarri ditu […]

Igandean ospatuko da Senperen Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seskako zuzendaria izan da gurean. Ipar Euskal Herriko ikastolen festak duen garrantzia azpimarratu du. Gogora ekarri digu  jaian lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeko dirua bilduko dutela. Irailean irekiko ditu ateak lizeo berri horrek, eta bertan estreinakoz lanbide heziketa euskaraz […]