San Gabriel auzo-elkarteak bere auzoko beharrei erantzuteko instituzioen utzikeria salatu nahi du. Dei egin dute parte hartzera. Mintegitxueta eta Masustegi errepidea luzatze eskatuko dute besteak beste “Hemen gaudelako BBK live ez dagoenean” lelopean protesta deitu dute. Jenifer auzo elkarteko kideak eman dizkigu zehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230704_jenifer.mp3 Deskargatu hemen.
Auzokideak
Ekainean aurretik abisurik eman gabe Solokoetxera igotzen zen igogailuak itxi egin zuen. 1935ean inauguratu zen Iturribide kalean Emiliano Amannek diseinatutako igogailua. Zerbitzu publiko honek 87 urtez lotu ditu Solokoetxeko auzo eta Alde Zaharra, ekainean itxi zen arte. Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda […]
Bilboko Somera kaleko bizilagunek zonaldeak pairatzen duen ” degradazioa” salatu dute ostiralean. Aurpegi ezberdinak dituen arazo honek, bertan bizi diren bizilagun, merkatari eta ostalaritzako lagunei kalte eta ezinegona eragiten dion errealitate konplexua da. Egoera irauli beharrean gaude eta horretarako, irtenbide integral eta kolektiboa eman behar diogula deritzogu.Lehenengo pausua, Ostiral honetan, […]
Maiatzaren 28an eta 29an Santiago plazan hainbat ekintza antolatu ditu Alde Zaharreko Jai Batzordeak.2019an ekin zioten Alde Zaharrekoa jaiak antolatzeari, aurreko urtean bertan behera geratu ostean berriro martxa hartu eta ostirala eta larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Urte zaila izan bada ere auzoan alaitasun zabaldu nahi dute. Ostiralean emango […]
Bilboko Sehaska Etxea berrikuntza-proiektuak bultzatzeko zentro bihurtuko da BBK-k 2021ean amaituko du eraikinaren eraldaketa, Bizkaiko etorkizuneko erronka sozialei erantzuteko. Azken asteetan zabaldutako mezua dugu hau, Bilbo zaharreko auzokideak prozesu parte hartzailea eskatu zuten Sehaska etxearen etorkizuna zehazteko, hori horrela ez dela izan salatu dute, aurreko larunbatean prentsaurrekoa eman zuten bertan […]
Hainbat eragilek desadostasuna adierazi dute Bilboko Udaleko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Deustuko Erriberarako duten proiektuen aurrean. “Eliteen zerbitzu esklusibora dagoen unibertsitate hiria bihurtzea helburu duena” dela adierazi dute. Jokin Alberdi izan dugu irratian eta hezkuntza mundutik kezka handia dagoela azpimarratu du, Deustuko Erriberan proiektuak diru publikoarekin sustatu dira […]
Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da,azken hilabeteetan La Bolsan bilera irekiak egin dituzte, alde zaharreko jaiak eraikitzeko proposamenak konpartituz, Atzo zian zuten bilera eta Maiatzaren 2an beste deialdia egingo dute. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon […]
“Zorrotzaurreko uhartea” inauguratzeko ekitaldia egin du Bilboko Udalak. Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtu dute. Deustuko Erribera auzoko bizilagunak kexu dira. Ekitaldia egin du Bilboko udalak, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da irekiera ekitaldiaren buru eta egun “historikotzat” jo du atzokoa. Izan ere, zazpi hamarkada luzeren ostean amaituko dira Deustuko kanalaren […]