Asisko Urmenetak “Sugarren mende” liburua aurkeztu du Durangon

Asisko Urmenetak bere azken liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Sugarren Mende eleberri edo saiakera grafikoan, Euskal Herrian egondako sorginen ehiza ekarri du gogora. “1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana egin zuten Nafarroako mendialdeko bailaretan, Erronkaritik Sakanaraino. Eta, Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena. Mitoak baztertu eta, kondairak estaltzen duenari begira jarrita, salbuespenezko epaitegi haren helburu politikoak agerian utzi ditu Asiskok liburuan, ikerketa zabal baten ostean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Hiri-eraldaketa: auzoetara begira", Atxuriko geltokiaren etorkizuna aztertzeko jardunaldia

og. Abe 10 , 2020
Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta […]

Honekin lotuak