Datozen egunetan izango diren mobilizazioa eta protesten errepasoa egin dugu saioa abiatzeko Ekhi Etxebarriarekin. Ondoren Endika Alabort Amundarain ekonomialariak sindikalgintzan inguruko ikerketa baten berri eman digu, adin tarte ezberdinetan ematen den afiliazioa eta atxikimenduaren inguruan. Saio bukatzeko Irati Labaien ekonomialaria kontabilitatea maskulinoa edo femeninoa da, artikuluaren inguruan mintzatu zaigu.
Aste honetan Argia astekarian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Azalean Beñat Rodrigo, Chill Mafiako Kiliki Frexkori eginiko elkarrizketa irakur dezakegu. Chill Mafia Iruñerriko musika taldea euskal eszenari astinaldi bat ematera heldu da. Taldea ezagutzera eman denetik polemikaz zipriztindu dira eta hausnarketa guzti horien inguruan mintzatu […]