LANAREN EKONOMIA: Confebasken aurreikuspenak, prostituzioa eta “Brexit”a

Lanaren ekonomia saioa  ohikoa den moduan sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak ekarri dizkigu datozen bi asteetarako deialdiak. Lanaren ekonomia langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortutako irrati saioa da, Endika Alabort Amundarain, Jon Bernart Zubiri Rey eta Maitane Jaio Atela ekonomialariek gidatuta. Koiuntura atalean Confebask patronalak 2019ko egoera ekonomikoaren inguruko txostena aztertuko dugu eta baita 2020rako eginiko aurreikuspenak, Endika Alabortek azterketa kritikoa ekarri digu. Prostituzioan eskubideez Leire Zapainekin egin dugu berba, Eredu suediarrak eskubideak eta babes soziala eskaintzen dizkio prostituzioan dabilenari, baina haren zerbitzuak erostea kriminalizatu egiten du. Ondorioz, herrialde estereorregulazioen kontrara, prostituzioak eta pertsonen salerosketak behera egitea lortu dute bertan. Argiarekin bat egin dugu, Amaia Lekunberri kazetariak Asier Blasek “Brexit”aren inguruan idaztitakoa ekarri digu.

Testuak irakurtzeko klikatu hemen. https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia

Saioan parte hartzeko bidali audioak; 644.499.554

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko Zinegoak jaialdian

ar. Ots 11 , 2020
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte ospatuko da Bilbon, “Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko” lemapean. Sexu orientazioaz harago, jaialdiak lehen planoan egon ohi ez diren sexu aniztasunaren elementuei ikusgarritasuna eman nahi die aurten, genero identitatea eta adierazpena kasu. Julen […]

Honekin lotuak