Denboraldiko azken saioan turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere, udarekin batera musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da. Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan. Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik. Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean, […]
Maitane Jaio
Asteko deialdi sozial eta sindikalarekin abiatu dugu gaurko saioa. 2021eko Abenduak 28ko enplegu publikoa egonkortzeko Lege Dekretuaren garapena aztertu dugu. Horretarako, Iñigo Garduño CCOOeko Arlo Publikoko arduradunarekin legeak ezarritako baldintzak eta lan publikoan behin behinekotasuna murrizteko Yolanda Diazek lortutako Europarekiko konpromisoa izan ditugu hizpide, Euskal Herriko egoera aztertuz. Osakidetzan, […]
Hauteskundeak izan berri euskal kostaldeko emaitzak aztertuko ditugu. Ezkerreko indar eta herri plataformen aldeko aldaketa egin da euskal kostaldeko hainbat herritan, besteak beste, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Pasaia eta Hondarribian. Azken urteetako kostaldeko turistifikazioak emaitzetan izandako eragina bera aztertuko dugu. Honen inguruan, Aitor Garagartza Plentziako alkate berria […]
Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomia saioaren 100. emankizuna ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian izan da ekitaldia, zuzeneko berezia eginez, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan baita ere urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketa plazaratuz, Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok lagunduta. Ines Agirreazkuenaga ohiko agenda […]
Agenda sindikalaren errepasoarekin abiatu dugu saioa. Ondoren Adimen artifizialaren gaia ekarri dugu, azken boladan etengabe berba egiten ari den gaia dugu, lanaren mundutik ere aztertu nahi izan dugu. Lehenengo Xabier Barandiaran EHUko filosofia saileko irakaslearekin hitz egin dugu, batez ere adimen artifizialaren ondorioez hitz egin du eta hauek kudeatzeko beharraz […]
Etxebizitza-politiken inguruko monografikoa landu dugu, EAE-ko hiru herri-hiritako egoera aztertuz Monografikoa hasi aurretik, betiko legez, agenda sindikala ekarri digu Ines Agirreazkuenagak. Ondoren, Galdakaoko etxebizitza sindikatuko Jon Oleak herriko egoera ekarri digu, euren elkarteko helburuak eta udalaren politikak aztertuz. Ostean, Gasteizko “Inor ez etxerik ekimena” ezagutu dugu Mirari Ulibarriren eskutik. Bi […]
Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]
PNVk kudeatutako erregimen neoliberalaren zutabea den euskal oasiaren mitoari heldu dio Hordago egunkariak. Se urte dira El Salto Eukal Herriko edizioa argitaratzen duena 69. zenbakian, Ahoztar Zelaieta Kazetariak aldizkarira ekarpena egin du. Askotarikoak dira Zelaietak salatutako euskal ustelkeriaren kasuak: Aldundi eta Udalen egituraketa instituzionalean sorturiko inpunitatea, tresna judizialen gabezia edo […]
Ekonomia feminista izan dugu gaur hizpide Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, Argia eta Hordagon arteko elkarlanean. Agenda sindikalaren ostean , emakume migratuen auziari heldu dio Ines Agirreazkuenagarekin. Ondoren Maitane Jaio Ekonomia Feministaren oinarriez jardun da , saioaren bukaeran Argiako tartean, Mirene Begiristain, agroekonomian aditua eta EHUko Finantza […]
Hezkuntza Legea izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia saioan, Bilbo Hiria, El Salto Radio, Argia eta Hordagon arteko elkarlanean. Horretarako, Nagore Iturrioz STEILAS sindikatuko bozeramailea elkarrizketatu dugu, lege-proiektuaren zirriborroa eta eskola eredu duala betikotzearen aurkako mobilizazioen inguruan. Ondoren, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarraren bozeramailea Miren Gorrotxategi izan da gure galderen hartzailea, eta […]