Laudioko ikastolak antolatu du aurtengo Araba Euskaraz. Egoerara moldatutako ekitaldia izango da. Laudio Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxea Martinezek adierazi digun bezala urte osoan sormena eta irudimena erabili dute euskarari bidea zabaltzeko herrian eta eskualdean. Egun osoan ekintza ezberdinak izango dira aforo mugatuekin. “Zabal bidea” leloa hautatu dute. Ikastolak, Hezkuntza eta komunitate euskalduna biziberritzeko.
Ekainaren 20 (Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna) da Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeak (CEAR-Euskadi) errefuxiatuek gaur egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan duten egoerari buruzko analisia aurkeztu du. 2020an izapidetutako asilo-eskaeretatik Bizkaian 1.767 formalizatu ziren, Araban 674 eta Gipuzkoan 644. CEAR-Euskadiren bulegoetan eskaeren % 41 artatu ziren. Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Honduras izan ziren, ordena […]