Artxandako aktibazio plana parte hartzailea izatea aldarrikatu dute ekologistek eta auzo elkarteek

Talde ekologistek eta auzo elkarteen federazioak manifestu bateratu bat sinatu dute, Artxandan egin beharreko jarduerei buruzko eztabaida parte-hartzailea eta irekia eskatzeko. Izan ere, Bilbo, Erandio eta Sondikako udalek duela gutxi Artxandarako  Aktibazio Plana deiturikoa aurkeztu zuten. eremu horretan, eta beharrezkotzat jotzen dute. Juan Payalesek azaldu digun moduan prentsaren bitartez jakin zuten honen berri, izan ere interbentzio integrala egin beharko litzateke eta horretarako Plan berezia egin, ingurumen azterketak egin ahal izateko, eta alderdi politiko eta hiritarren parte hartzeari bideak irekitzeko.  Artxandako Aktibazio Plana “oso hondatuta eta kutsatuta” dagoen inguru batean garatuko dela gogorarazi dute. Horren erakusgarri, “Hondakin toxiko eta arriskutsuak dituzten zabortegi abandonatuak (Santo Domingoko HCH lindanoa, esaterako), Lindanoz kutsatutako Bilboko hiri-hondakin soilen zabortegi zaharra eta BIDEZAIN S.L. enpresak hondakin ez-arriskutsuen (industrialak) zabortegi berri bat eraikitzeko baimena eskatu du”. Guzti horregatik ezin bestekoa da eztabaida publiko egotea eta plan berezia egitea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

20 urteko ibilbidea egin du Arrosa sareak, aste honetan Argia astekarian

og. Eka 24 , 2021
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Aste honetan portadan Arrosa sarea da protagonista, izan ere irrati libreen sareak 20 urte bete ditu. Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri. […]

Honekin lotuak