BASKISTAN: Aly Bain eta Phil Cunningham ‘Roads not travelled’

Aly Bain eta Phil Cunningham    Aly Bain eta Phil Cunningham, arrabitari eta akordeoilari bikote famatuaren azken diska dugu gaur gure saioan. Hogei urte elkarrekin jotzen ibili eta gero arrakasta eman dien formula tradizionalarekin jarraitzen dute. Eskoziako doinuak ardatz beste tradizioetako doinuak gehitzen dituzte, irlandarrak, quebec-tarrak, edo hainbat lagunen konposaketak. Aukera paregabe bat beraz, seguruenik inoiz izan den eskoziar arrabitari onenak eta eskoziar akordeoiaren eredua finkatu duen musikariak osatutako bikotearen sorta berriaz gozatzeko.
Ondoren Bothy Band irlandar taldearen 1976ko klasikoa ‘Old hag you have killed me’, Amadou eta Mariam maliarren afrikar fusioa eta Rachid Taharen azkena ‘Diwan 2’. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: BIKE kolektiboa eta Julen Gabiria idazlea.

al. Ots 12 , 2007
“Mathilde maitatzeko moduak” Txuma Murugarren musikariaren eta Julen Gabiria idazlearen arteko elkarlanetik sortutako emanaldia da. Murugarrenen 10 abesti harilkatuta, Gabiriak istorio bat kontatuko du, eta elkar osatzera etorriko dira musika eta hitzak Ostegunean estreinatuko da Donostian. Bilbon sortu berri den kolektibo bat gonbidatu dugu Piperpolisego azken tartera. Musika elektronikoaren sortzaileak […]

Honekin lotuak