Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. […]

Badira hilabete batzuk Pantailak euskaraz ekimena martxan jarri zela gurean. Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko sortu da mugimendua. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu pantaila aurrean. Zein da euskaraz dugun eskaintza? Benetan kontzienteak gara irensten ditugun ordu guzti horietatik zenbat diren gure hizkuntzan? Bestetik kezka sortu du Madrilgo […]