MUSIBLA #143: Ixabe, Maite Larburu, Turnstile, Laumono, Iceage, The Flaming Lips

Iparraldetik datorkigu gaurko lehenengo taldea. Ixabe dute izena eta folk-rock joria jorratzen dute. Batzuetan Espers taldearen oihartzuna ere sentitzen da. Bikaina da euren Antena Baita #1 albuma. Bi abesti ditu, gaur entzungo ditugunak. Hurrengoa Maite Larbururen azken diskotik (Krak) ateratako bi abesti. Diskoan bidaia kraskatu bat eskaintzen du musikari hernaniarrak. Diskoak hirugarrena egiten du bere ibilbidean. Aurrera gure bidean, 2011an estreinako diskoa kaleratu zuen Turnstile banda amerikarrarekin egingo dugu bat. Hardcore punk jorratzen duen taldea da eta bere azken diskoa Glow On du izena. Energia. Energiaz ari garela Mutrikuko Laumono taldeak ekarriko dizkigu bi abesti euren azken diskotik, Andrenalinia. Ehun Kilo taldea desagertu zenean sortu zen talde hau, 70 hamarkadako hard rock betea. Kopenagetik datoz hurrengo gonbidatuak, Iceage taldeaz ari gara. Punk rock irudimentsua jorratzen dute. Euren azken diskoa Seek Shelter. Gaurko saioa bukatzeko The Flaming Lips taldearen azken diskoa. Beterano hauek American Head izeneko diskoa kaleratu berri dute. Bertatik bi abesti espazial.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Koopera Caritasek 2800 tona arropa berreskuratu du Bizkaian

az. Urr 13 , 2021
Koopera denda sarean arropa birziklatzen dute, eta prezio onean saldu. Zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeaz gain, kontsumo jasangarria sustatzen dute. Ekonomia zirkularraren inguruko adibide argi baten inguruan berba egingo dugu datozen minutuetan, izan ere, Koopera Caritasek Bizkaiko datuak argitaratu berri ditu: 2800 tona berreskuratu dira , pandemiaren momentu zailak gaindituz. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211013_nagore_perez_kopera.mp3 […]

Honekin lotuak