MUSIBLA #173: Adrian Perez, Amorante, Grace Ives, Kendrick Lamar, Maraca Diablo, Walt Disco, Sondre Lerche

Adrian Perez musikariak “curriculum” luzea dauka. Hasi Mogollon talde punkarekin eta jarraitu Mal de Ojo edo Haragi Gordina taldeekin. Beti berezi, beti oso berea den bide oparoa betetzen. Orain bere izenarekin ateratzen du disko guztiz interesgarria ekarri digu: Lasai Ederrean. Modu horretan disfrutatzeko diskoa, saio honetan gustura aletuko duguna. Pertsonalitate betetako beste artista bat nahi? Ba horra doa Amorante, Iban Urizar musikariaren proiektu txundigarria bezain ederra. Bat edo Hiru diskotik hautatu ditugu bi abesti, diskoa 2020an atera zuen. Aurrera gure bidean Grace Ives musikariarekin egingo dugu bat, bere azken diskotik (Janky Star) bi abesti aterako ditugu. Soinu sintetizatuekin sortzen ditu bere abestiak, soiltasun eta benekotasuna biltzen dira diskoan. Kendrick Lamar Estatu Batuetako musikariak itzal handia lortu du rap munduan, bere belaunaldiko ahots bilakatu zen kultura afro-amerikarretik abestutako esperientziak partekatzen. Bere azken diskoa bikoitza da (garai hauetan disko bikoitza!!) eta Mr. Morale & The Big Steppers du izena. Bertatik bi abesti entzungo ditugu. Mendarora goaz Maraca Diablo taldeari bisita egitera. Euren azken diskoa aletzen ari gara azken saio hauetan. Disko ederra, oraingo honetan Ina Munlet-ek talde sendoa erabili du bere abestiak kaleratzeko. Emaitza bikaina. Eskoziako ª taldearen musika entzuten ari gara azken saio hauetan. Unlearning diskoa izugarria iruditzen zaigu. Ea zuek ere hala deritzozuen. Eta bukatzeko Sondre Lerche. Avatars Of Love diskoa atera berri du eta bere ahotsaren marka darama, nola ez.

Deskargatu hemen.

One thought on “MUSIBLA #173: Adrian Perez, Amorante, Grace Ives, Kendrick Lamar, Maraca Diablo, Walt Disco, Sondre Lerche

  1. Kaixo

    Lur jota taldearen abesti bat gustatuko litzaidake entzutea.
    You tube-n aurkitu dezakezue

    Mila esker
    Jon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Galdakao eta Usansoloko berriak Binke aldizkariarekin

ar. Urr 4 , 2022
Ibaizabal magazinean Bilbo eta inguruko herrien berri izaten dugu eta ikasturte berriarekin lagun gehiago batzen zaizkigu gurera, Binke Galdakao eta Usansoloko aldizkaria dugu, hilean behin bertako erredakziora joko dugu bertatik bertara tokiko albisteen errepasoa egiteko,. Gaur irekitzen dugu leiho berri honen bide laguna Jon Gomez kazetaria izango da, Binke aldizkariko […]

Honekin lotuak