PIPERPOLIS: “Lubaki lainotsua” antzezlanaz berbetan

1

ATX teatroak 10 urte bete ditu eta antzezlan berri batekin dator: Lubaki lainotsua. Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna jasoko du, postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko du, maitasuna, heriotza, beldurrak, gupiden, gorrotoa, frustrazioak… Belaunaldien arteko talkez jardungo du antzezlanak. Plazera baduzue euskarazko teatroaren lubakian sartuko gara. Ongi etorri Piperpolisera.

Deskargatu hemen.

One thought on “PIPERPOLIS: “Lubaki lainotsua” antzezlanaz berbetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Orpo azpiko minaz Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

az. Urr 20 , 2021
Oinaren sostengua hiru puntu nagusik osatzen dute: behatz lodiaren basea (metatartso-falange artikulazioa, zehatzago esanda), behatz txikiaren basea eta orpoa. Hiru puntuok eraikin sendo baten habeak bezalakoak dira, eta oinaren egitura guztiak habe horien artean zabaltzen diren gangen gainean daude. Baina eliza gotikoen arkuak harri sendoen gainean bermatuta badaude ere, hezurrak […]

Honekin lotuak