Orpo azpiko minaz Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

Oinaren sostengua hiru puntu nagusik osatzen dute: behatz lodiaren basea (metatartso-falange artikulazioa, zehatzago esanda), behatz txikiaren basea eta orpoa. Hiru puntuok eraikin sendo baten habeak bezalakoak dira, eta oinaren egitura guztiak habe horien artean zabaltzen diren gangen gainean daude. Baina eliza gotikoen arkuak harri sendoen gainean bermatuta badaude ere, hezurrak ez dira nahikoa giza oinaren gangak eusteko. Logikoa da: eraikinak geldirik egoteko eginda daude, eta oinak, berriz, etengabe mugitzen ari dira, hezurren arteko posizioa etengabe egokituz. Lehenengo fasean, fisioterapia tratamendua sintomak arintzera bideratuta dago: handitutako zuntzak bere onera ekartzen saiatuko gara, hotzaren, ultrasoinuen edo hesgailu elastikoen bitartez, adibidez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Berdintasuna, sexu-eskubideak eta migrazioak" jardunaldiak Mundu Berriak GKEren eskutik

az. Urr 20 , 2021
“Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren artean ezagutzak eta esperientziak partekatuz. Berdintasuna, sexu-eskubideak eta migrazioak” izenburua duten jardunaldiak  izan ditugu hizpide Amaia Urrejola eta Ane Ortiz sexologoekin. Mundu Berriak Gobernuz kanpoko erakundeko  kideak dira biak, sexu eskubideen defentsa eta sexu aniztasunaren defentsa egiten duen elkartea, 2008an abiatutakoa. Urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da hau […]

Honekin lotuak