PIPERPOLIS: Irati Gorostidik “Aro berria” filma aurkeztu digu

Irati Gorostidi zuzendariaren estreinako pelikula da Aro berria, eta Zinemalditik pasa ondoren, zinema aretoetara iritsiko da egunotan. Maite Muguerza, Jon Ander Urresti eta Edurne Azkarate dira aktoreetako batzuk. Ur-kontagailuen fabrika batean kokatzen da istorioa: langileak eztabaidan ari dira greba egin ala ez. Orduan, langileetan inkonformistenek haien bizimodua goitik behera aldatzea erabakiko dute, mendietako komunitate isolatu batean integratuta. Gorostidirekin solastatu gara, filmaren inguruan gehiago jakiteko asmoz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 42

az. Abe 17 , 2025
Buiah taldea dator aste honetan gertu-gertutik, gure Bilbotik. Musikari izateaz gain, entzule sutsuak direla argi utzi digute, eta zein polita den jendea kontzertuetako lehenengo lerroan ezagutzea. Horrela hasi zuten haien proiektua, eta orain, EP bat kaleratuta dutela, lerro hori pasa eta eszenatokira igo dira. Azkenaldian lokalean sartuta daudela azaldu digute, […]

Honekin lotuak