“Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren artean ezagutzak eta esperientziak partekatuz. Berdintasuna, sexu-eskubideak eta migrazioak” izenburua duten jardunaldiak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola eta Ane Ortiz sexologoekin. Mundu Berriak Gobernuz kanpoko erakundeko kideak dira biak, sexu eskubideen defentsa eta sexu aniztasunaren defentsa egiten duen elkartea, 2008an abiatutakoa. Urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da hau eurentzat. Izan ere, azaroaren 6an egun osoko jardunaldia eskainiko dute Kulturarteko Plaza Feministan (Hernani), Kolonbia, Venezuela eta Euskal Herriaren artean berdintasunari, sexu-aniztasunari eta migrazioei buruzko ezagutzak, esperientziak eta praktika onak elkarbanatzeko helburuarekin.
Deskargatu hemen.