Bilboko eraikin esanguratsuak ezagutzeko aukera Open House jaialdian

Bigarren urtez, Irailak 22-23an Open House jaialdia ospatuko da Bilbon, Open House, Bilboko ate irekien jaialdi nagusia da. Urtero, asteburu batetan zehar, Bilbok ateak irekiko ditu hiria ezagutzera emateko. Aukera paregabea hiritar zein bisitariek, Bilboko garapena, arkitektura eta hirigintzaren bidez hobeto ulertzeko. Bisitak doakoak dira eta gida baten laguntzaz gauzatuko dira. Aurreko edizioa arrakastatsua izan zen. Bilboko arkitektura jaialdi handienean bilakatu zen 35.000 bisitari baino gehiago jasoz. Andoni open House ekimenaren antolatzaileak ekarri dizkigu ekitaldiko berrikuntza eta xehetasunak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bakaikuko barnetegia euskara ikasi eta bizitzeko aukera

ar. Ira 11 , 2018
Udan euskara ikasteko modu polita izan daiteke Barnetegian egonaldia egitea. Irailean ere bada aukera, bertatik bertara ezagutzeko asmoz Bakaikuko barnetegira jo dugu.Bertan klase tartean Erlantz Ibargurengoitia Gabriel Aresti euskaltegiko irakasleak ekarri dizkigu barnetegiko kontuak eta telefonoaren beste aldean hilabete osoa barnetegian egongo den Jon Malax Etxebarria izan dugu.  Euskara ikasteko […]

Honekin lotuak