Gau beltza edo arimen gaua hurbil dugun honetan Ane Urkiolak bi pelikula ekarri dizkigu. Imanol Legarretaren “Ilargi guztiak” filma. Azken karlistaldia amaitzear dela, baso sakonean bizi den emakume misteriotsu batek umezurztegi batetik erreskatatuko du neskato bat. Larriki zauriturik, hiltzen ari dela sentituko du neskatoak, eta emakumea aingeru bat dela pentsatuko du, bere bila etorri dela zerura eramateko, hori da pelikularen abiapuntua. 2021an estreinatu zen eta dagoneko badago sarean ikusgai. Bigarrena Pablo Agüero zuzendutako “Akelarre” filma izan da, denetariko iritziak jaso dituen film saritua komentatu digu.
Deskargatu hemen.