EDE fundazioak Internet familian: erabilera segururako jarraibideak gida ondu du. Guztira, sei dira osatu diren gidak, adinaren arabererakoak alegia: 0-3 urtekoei dagokiena, 4-6 urtekoei dagokiena, 7-9 urtekoei dagokiena, 10-12 urtekoei dagokiena, 13-15 urtekoei dagokiena eta 16-18 urtekoei dagokiena. Gida guztiek egitura bera dute, galderez osatutakoa, familiek une jakin batean adingabeek Internetekin duten harremanari buruz egiten dituzten edo egin ditzaketen galderak. Igor Bilbaok eta Nerea Landajok, EDE fundazioko Adingabe eta Gazteen Zerbitzuko arduradunek ekarri dizkigute xehetasunak.
Gida hemen eskuragarri.
Deskargatu hemen.