MUSIBLA: Bide ertzean, Joseba Tapia, Anje Duhalde, Espers, Lisa Germano,

Real PolitikArratsalde euritsua suertatu zaigu gaurkoa, eta aukeratu dugun musika bat dator giroarekin. Bide Ertzean taldearen “Non dira” azken diskoaren aurrerapen singela entzungo dugu, Joseba Tapiaren “Real Politik” diskoa ere gurean izango da, Anje Duhalderen “Sorminetan” azken diskoarekin batera. Atzerriko harrobitik, Espers (aurki Durangoko Plateruenean egongo direnak) ekarri dugu, euren hipismo mistikoarekin, eta Lisa Germanok erakutsiko digu zer den barrutik abestea. Honetaz gainera, Wovenhand, El Perro del Mar, Dominique A eta Madeleine Peiroux izango ditugu Musibla saioan. On egin!.

Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Entzuteko: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla061025.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Kauta larrugorritan dator Gaubasara

az. Urr 25 , 2006
Irratsaioa sendotu eta dinamizatu asmoz, hemen da berriro Gaubasa. Aste honetan Kauta taldeko Gorka eta Adrian gonbidatu ditugu, bigarrena duten “Biluzik” lanari buruz hitzegiteko. Duela bi urte “Izan zaitez zu” argitaratu zuten andoaindarrek Oihukarekin, arrakasta itzela erdietziz. Hirukote bihurtu da orain taldea, eta urte beteko isilunearen ondoren, bigarrena dakar, Mikelen […]

Honekin lotuak