‘Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?’ izenburupean dator aurtengo Topaldia

Urtarrilaren 27an Bilborock aretoan Topaldia antolatu du Euzkalzaleen topaguneak. Topaldia Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna izan nahi du.Jardunaldiaren helburua Euskaltzaleen Mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da. Oraingoan kulturgintzak dituen erronken inguruan mintzatuko dira eta horretarako proiektu ezberdinek parte hartuko dute. Bestetik bitartekaritza izango dute hizpide eta komunikazioa, Kulturgintzan komunikazio estrategikoa lantzen deituriko hitzaldia. Johana Olabarriak ekarri dizkigu xehetasunak. Izena ematea Urtarrilaren 20an amaituko da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinegoak 2022 irudiak lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egingo die

ar. Urt 18 , 2022
Aurtengo irudiak lesbianismoa eta sexu-aniztasuna euskaraz izendatzeko moduei egingo die erreferentzia, “Marioker”, “Lumatza”, “Soropila”, “Kapaza” edo “Kuir” bezalako hitzekin. Irudia Lander Telletxea diseinatzaileak sortu du, Zinegoakekin lotura estua duena. Bilboko LGTBI+ zinema eta arte eszenikoen jaialdia otsailaren 28tik martxoaren 7ra egingo da eta zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, Alaitz Arenzana […]

Honekin lotuak