Eskolara bueltaren inguruan mintzatu gara. Maiatzaren 19ko jarraibide baten arabera etxetik telelanean ari diren langileak ikastetxeetara bultatzeko irizpideak jasotzen diren. Horren arabera, ekainaren lehenengo astetik aurrera langileak pixkanaka itzuli behar dira ikastetxeetara. Steilas sindikatuko Ana Perezek langileen ordezkariekin inongo negoziaziorik gabe hartutako erabakia dela salatu du.
Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta Eneko Axperekin solasaldia izan genuen aurreko astean. Barakaldokoa da Eneko, Fisikan doktorea, duela bi urtetik NASAn dabil ikertzaile, Kalifornian. Musika munduan aspaldi dabil, 121 krew taldean, Patrol Destryer, Rapa euskaraz eginez, Urte honetan bere barkako lehen lan luzea argitaratu du, Vmme Sahar deiturikoa. Ez da geldirik […]