Durangoko azokak abenduaren 4an irekiko ditu ateak, gerturatzen direnei arduraz jokatzea eskatu dute

Larunbatean irekiko ditu ateak Durangoko azokak. Kulturzaleek 990 nobedade izango dituzte eskura aurtengo Durangoko Azokan, Landako gunean egongo diren 219 erakusmahaietan eta Azokako online dendan. Gerediaga elkarteko koordinatzailea Beñat Gaztelurrutia gonbidatu dugu gurera. Aurrez aurrekoa izatearen aldeko apustu argia egin du Durangoko azokak baina horrek aldaketa batzuk ekarri ditu eta arduraz joatea eskatu dute. Atzo ireki zen txanda hartzeko sistema, eta jendea badabil erreserba egiten. Azpimarratu dute ezinbestekoa izango dela erreserba eginda edukitzea landako gunean sartzeko. Guztira, 165 parte-hartzaile izango ditu Durangoko Azokako 56. edizioak: argitaletxeak, diskoetxeak, kultur elkarteak, erakundeak, banatzaileak… Horietatik 17 autoekoizleak izango dira, 28 lehenengo aldiz stand bat jarriko dutenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Delirium Tremens taldeak disko berria eta Maiatzaren 28an kontzertua iragarri du

ar. Aza 30 , 2021
1985ean sortu zen Mutrikun Delirium Tremens musika taldea. Hirukote batek osatu zuen lehendabizikoz taldea, baina laukote bihurtu zen Iñigo Muguruzaren bateratzearekin. Bi urteren buruan kaleratu zuen taldeak bere lehenengo lana, 1987an, Zarrapo taldearekin batera, ‘Hemen denak berdinak dira’ izenburupean. Gaur iragarri dute itzulera Kafe Antzokian. Kantu berriak grabatzen dabiltza eta […]

Honekin lotuak