Delirium Tremens taldeak disko berria eta Maiatzaren 28an kontzertua iragarri du

1985ean sortu zen Mutrikun Delirium Tremens musika taldea. Hirukote batek osatu zuen lehendabizikoz taldea, baina laukote bihurtu zen Iñigo Muguruzaren bateratzearekin. Bi urteren buruan kaleratu zuen taldeak bere lehenengo lana, 1987an, Zarrapo taldearekin batera, ‘Hemen denak berdinak dira’ izenburupean. Gaur iragarri dute itzulera Kafe Antzokian. Kantu berriak grabatzen dabiltza eta Maiatzaren 28an BECen kontzertua eskainiko dute. 1991ko azaroaren 30ean eman zuen bere azken kontzertua Delirium Tremensek eta 30 urte beranduago egun berean itzulera iragarri dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Hegazkin talderen “ Haize beltzak” lana ezagutu dugu

az. Abe 1 , 2021
“Haize beltzak” da Hegazkin taldearen lanaren izena da. Gaurko saioa Isuo batu zaigu. Sei kantuko diskoa argitaratu dute, “Haize beltzak” izenekoa, Mukuru kolektiboaren zigilupean. Shot! Estudioan grabatu dute Ander Barriuso Muñoa teknikariaren eskutik. Alayn Carazo eta Isuok osatzen dute taldea. Sintetizadoreak, gitarra eta ahotsa dituzte oinarri. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211130_piper_hegazkin.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak