Guggenheim Urdaibai Stop plataformak “Urdaibaiko sakrifizioa” film laburra aurkeztu du Durangoko Azokan. Galder Irusta zuzendariak zuzendu du film laburra. Eider Gotxirekin aritu gara solasean eta kontatu digu filmak egoeraren errealitatea kontatzen duela. Bestalde, auziaren azken nondik norakoak ere kontatu dizkigu Eider Gotxik eta argi utzi du lanean jarraituko dutela.   […]

Julen Apella berriztarrak iaz irabazi zuen Agustin Zubikarai saria eta berarekin egin dugu gaurko lehen hitzordua, bera “Sakelako bihotzak” eleberriaz. “Egungo nobela bat egungo gazteriaz” bezala aurkezten dute Elkar argitaletxean eta Julenek argi adierazi du edozeinek irakurri dezakeen nobela dela. Ahotsenea Literatura espazioan aurkeztu du liburua eta kontatu digu bere […]

Gaurkoan, literaturaren bidez mundua eta gure ingurua beste modu batean irakurtzen laguntzen digun argitaletxe bat izango dugu gurean: Katrakak. Zazpi urteko ibilbidean, saiakera eta narratiba itzuliak ekarri dizkigute, hizkuntza askotatik euskarara ekarritako lan ausart eta sakonak. Bere katalogoan gako diren gaiak dira feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa eta komunak, […]

Durangoko Azoka izan da eta Amaia Arostegi eta Jon Castañeda bertan izan dira hainbat musikari bildu eta elkarrizketak egiten. Aiora Renteria eta Julen izan dira lehenak. Hasierak, azoka, siñadurak… izan dituzte hizpide.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA_DA_1x01_Zea%20Mays_Merina%20Gris.mp3 Deskargatu hemen.

Asisko Urmenetak aretoa lepo dagoela aurkeztu du Gora Euskal Herrientsak saiakera grafikoa. Bertan bost errientsa edo irakasle garrantzitsuri omenaldia egin nahi die, hala nola Kapitolina Buztintze Larrondo -Uxue, 1867-, Malena Jauregiberri Erbin -Aloze, 1884-, Jule Fernandez Zabaleta -Iruñea, 1898-, Katalina Alastuei Garaikoetxea -Iruñea, 1899-, Elbira Zipitria Irastortza -Donostia, 1906-, haien […]

Abenduaren 6tik 10era, datorren asteazkenetik igandera, izango da aurtengo Durangoko Azoka. Euskal Herriko argitaletxe eta disketxeek euren lanak ezagutaraztera emateaz gain, haien irakurle eta entzuleekin egoteko plaza ere bada. Izan ere, disko eta liburua azoka baino gehiago da Durangoko Azoka. Guztira, 950 nobedade izango ditu aurtengo azokak, 170 partaide eta […]