MUSIBLA #152: Seiurte, Indigo de Souza, Birkit, Pasadena, Telmo Trenor, Don Inorrez, Sun June

Seiurte taldeak euren zazpigarren diskoarekin datoz egun hauetan, Cabo Cañaveral izena jarri diote eta bertan zortzi abesti, hain gustuko ditugun taldearen ezaugarri guztiak agertzen dira: gitarra zainduak, koru gardenak eta indarra. Indigo de Souza musikari amerikarraren abestien hondoan kirrinka aztoragarri bat ager daiteke, ia beti agertzen dira soinu lakarrak bere ahotsaren azpian, bakardadea eta minaren kontakizunak zabaltzen ditu horrela. Any Shape You Take da bere azken lana. Gozatzeko. Gozatzeko ere Birkite Alonsoren azken diskoa. Birkit ezizenaren azpian kaleratzen duen bigarren disko honetan (Inertzia) bandaren indarra eta bere istorioak, pertsonalak. Pertsonalitatea da hitz batez disko honek erakusten duen ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Pasadena taldea ere azken saioetan jartzen egon garen disko ederra kaleratu berri du. Jon Basaguren eta Libe Garcia de Cortazar proiektu daude honen atzean. Estreinako disko hau ñabarduraz betea dago. Telmo Trenor DJ donostiarrak Z8rtziko izeneko diskoa atera berri du. Geruza bat beste baten gainean, abestiaren norabidea markatzen du bidaia baten moduan. Sentsazio eta tenperatura desberdinak. Oso disko gomendagarria. Don Inorrez Imanol Ubeda musikariaren azken proiektua da. Bide Ertzean taldeak atseden hartzen ari den bitartean Imanolek bi disko argitaratu ditu jada. Esku Hutsik izena jarri dio azkenari. Galtzaileekiko lilura berezi bat sumatzen da bere abesti zintzoetan. Texasetik datorren talde batekin bukatuko dugu gaurko saioa. Sun June. Uda beteko itxaropena dakarkigute euren Somwhere izeneko grabazioan.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lehen mailako arreta indartzeko eskatuko dute gaur ere Bilboko hainbat auzotan

az. Urt 19 , 2022
Bilboko auzo elkarteen federazioak, gaurko berriz ere mobilizazioak deitu ditu hainbat auzoetako anbulategien aurrean. Azken urteean emandako murrizketak eta lehen mailako arretak bizi duen egoera salatuko dute berri ere.Aurrez aurreko arretara itzultzea itxaronaldi hain luzerik gabe; SAMUReko anbulantzia-zerbitzua mantentzea; Bilboko jendeak konfiantzazko familia-medikuak berreskuratzea; Osakidetzako langileek baldintza duinetan lan egitea; […]

Honekin lotuak