MUSIBLA #153: -GAILU, Gari, Babeheaven, Birkit, Maite Larburu, Nick Cave eta Warren Ellis

Lehenbiziko gonbidatua -GAILU proiektua izango da. Bertan musikari ezagunek hartzen dute parte: Mikel eta Okene Abrego eta Xabier Olazabal “Drake”. Beste proiektu askotan ikusi ditugun musikariak dira eta oraingo honetan Begiak, Egiak Ba Ote? diskoarekin datoz, sanplerrak eta rocka. Hurrengoa Gari. Hertzainak taldeko abeslari bezala aurkezten duten arren, bere bakarkako ibilbideak harenak baino hiru aldiz luzeagoa da. Ibilbide luze horretan denetarik dago, baina dena dotoreziaz eginda. Oraingoan single bat grabatu du Zerua eta Gaua izenekoa. Babeheaven Ingalaterratik datorren bikote interesgarria da, Nancy Anderson abeslariaren gidaritzapean Home For Now izeneko grabazioa atera berri dute, pixkanaka harrapatzen zaituen diskoa da. Aurrera gure bidean, Birkit ekarriko dugu berriz gure txoko honetara. Gazteizko musikariak Inertzia izeneko diskoa kaleratu berri du. Gozatzeko grabazioa. Gasteiztik Hernanira goaz, Maite Larburuk bere azken grabazioa kaleratu du. Musikari klasikoa formazioz, baina esploratzaile ausarta eta nekaezina. Krak disko honetan barruko urraduraz mintzatzen da, betirako aldatzen zaituzten krakatekoz. Eta bukatzeko Nick Cave eta Warren Ellis bikotearen azken diskoa Carnage.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Emilio Neira e a app SINTAXE, Ledicia Costas, Espazo Brétema

az. Urt 26 , 2022
Este programa imos falar com Emilio Neira, mestre galego emigrado na Suiza que está a revolucionar o sistema educativo disse país com um revolucionario sistema de gramática chamado SINTAXE. Seguiremos a falar con Ledicia Costas, escritora viguesa cunha ampla traxectoria como autora de literatura infantil e xuvenil, coñecida tamén polo […]

Honekin lotuak