MUSIBLA #201: Alex G., Jack Broadbent, Pasadena, Weyes Blood, Tristan Murgi, Blanquita Carraquela

Alex G. izango da gaurko saioa irekiko duen musikaria. Bere bosgarren diskoa kaleratu du orain gutxi, God Save The Animals, oso izenburu amerikarra. Jainkoaren presentzia txundigarria egiten zaigu guri, baina Ameriketan bestelakoa da. Mormoi edo Jehova lekukoen aldizkari promozionala izan daitekeen portadak disko handi eta indie bat gordetzen du. Jolasean ahotsarekin, giro ederrak lortzen ditu. Jack Broadbent etorriko da hurrena, bere rock blues klasikoarekin. Ride du izena bere azken diskoan eta dotorea da, ondo egina, bidaia luze bat egiteko guztiz aproposa. Pasadena taldearen musikak ere badu rock, blues klasikotik, Libe Garcia de Kortazarrek eta Jon Basagurenek proposamen heldu eta interesgarri honen bigarren grabazioa entzun dugu zenbaitetan saio honetan, gaur beste behin. Izpia du izena. Disko laburra baina betea. Weyes Blood artista amerikarrak disko ederra kaleratu du. And in the Darkness, Hearts Aglow izena jarri dio azken grabazio honi eta bertan hainbat harribitxi bildu ditu, hala nola, gaurko saioan entzungo ditugun bi pieza eder. Tristan Murgi (Mourguy) musikari lapurtarrak disko luze bezain gozagarri kaleratu zuen duela urte batzuk. dUAL izenarekin egindako bi grabazioak (1/2 – 2/2) gustura entzuten diren abestiz osatuta daude. Euskal Herri honetan, zoritxarrez, oharkabean pasatzen diren disko horietako bat. Eta lur azpikoez, undergroundez, ari garela hona beste abesti sorta eder eta ahaztu batekin bukatuko dugu gaurko saioa. Blanquita Carraquela Asier Beramendi musikari donostiarraren proiektua da. Eraul taldean ibili ondoren, esperimentazio espazio libre bat sortu nahi izan du bertan eta abestiak aleka ematen dizkigu. Gaur horietako bi.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #360: [Denboraldiaren azken saio hau EZ da First Dates bezalakoa]

al. Uzt 3 , 2023
Berrien atalean, lehenik eta behin, NFC teknologia ordainketa mugikorrak indartzeko potentzia handiagoa hartzen ari dela aztertuko dugu. Gainera, Espainiako IKT sektorearen hazkundean sartu gara, % 19,8ko hazkundea izan baitu profesionalen kopuruan, 650.000ra iritsiz. Bestalde, albiste bikaina dugu telefonia-erabiltzaileentzat, telefono bidezko spam hori debekatu egin baita hemendik aurrera, dei gogaikarri horiek […]

Honekin lotuak