Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen duen gidaliburua plazaratu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018. Hain zuzen ere, 2018an, Akademiaren mendeurrenaren baitan egin zen jardunaldian jasotakoak bildu dira argitalpen berrian: guztira, jatorri askotariko 49 adituk hausnartu eta esandakoak. Andres Urrutiak Euskaltzainburuak ekarri […]
euskara batua
Euskaltzaindiak 100 urte eta euskara batuak 50 urte betetzen ditu aurten. Horren karietara hizkuntzaren akademiak urte osoko ekitaldiak antolatzen ditu, 2019ko iraila arte. Euskaltzaindiaren topiko ezagunak aztertu nahian, Bilbo Hiria Irratiak Euskaltzaindiarekin batera irrati tarte hau irekiko du: hilabetean behin Euskaltzaindiaren lanaz jardungo dugu eta Euskaltzaindiaz esaten direnak, entzun izan […]
Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Elkarteak eta Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain bilbotarraren izena eta izana gogoratu dituzte. Bide batez, 60ko eta 70ko hamarkadetan euskal kulturgintzak eta euskalgintzak bizi izan zuen egoera errepasatu dute. “Gabriel Aresti eta bere garaia, euskara biziberritzearen bidegileak” jarrdunaldietan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan bildu dira, besteak beste, […]