Elkar fundazioak antolatuta Ilustrazioa eta ipuin lehiaketa martxan da

Elkar fundazioak aurtengo ilustrazio eta ipuin lehiaketarako deialdia abiatu du. Sariketak haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea» du  helburu; horrez gain, sormena bultzatu nahi dute. Aurten 14.edizioa izango da eta iazko parte hartzea errepikatu nahiko lukete, izan ere aurreko urte 11 mila gazte inguruk parte hartu zuen.  2022ko lehiaketa hiru kategoriatan ardaztuta egongo da: ipuinen ilustrazioa, ilustrazioa ipuin bihurtzea, eta komikia edo bineta sortzea. Gazteenek, Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek idatziriko Hiru lehoi ipuina irakurri beharko dute. Irakurketa horretan oinarrituta, kontakizuna irudikatzen duten ilustrazioak sortzea izango da haien egitekoa. Parte hartzaile koxkorragoen oinarriari dagokionez, Elkar fundazioak Alai Zubimendik sortutako ilustrazio bat aukeratu du aurten; irudi horretatik abiatuz, ipuin bat sortu beharko dute. Lehiaketako hirugarren atalak, ostera, komiki edo bineta bat sortzea izango du helburu. Aurtengo ilustrazio ataleko langaia euskal pertsonaia baten biografia edo bere bizitzako pasarte jakin bat irudikatzea izango da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #157: Bi Zaldi, Ixabe, Birkit, Squid, Esanezin, Faye Webster

ar. Ots 22 , 2022
Saio honen hasieran Bi Zaldi taldearen musika ekarri dugu. Lo Zena izeneko disko honetan 2016an hasi eta 2021 bitartean sortutako abestiak bildu dituzte. Diskoan bildutako abestien bidez pertsona baten ardura existentzialetan barrena egindako bidaia bat da. Leun, kulunkari eta mimoz egina. Ziburuko musika talde bat hurrengoa. Ixabe dute izena eta […]

Honekin lotuak