Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Urriak 8an Bilbon ospatutako bularreko minbiziaren aurkako lasterketako erreportajea ekarri digu. Eguraldia lagun, herritarrek erantzun zabala eman zioten ekimenari. 10.000 bat lagun bost kilometroko ibilbidea osatzeko elkartu ziren igande goizeko 11:00etan bularreko minbiziaren aurkako borroka babestu asmoz. Gaixo, senide, lagun, elkartekide, pertsona anonimo eta erakundeetako ordezkariak, besteak beste. Denek soinean arrosa koloreko kamiseta zeramaten, dortsal zenbaki banarekin.
Deskargatu hemen.