Miren Agur Meabek jaso du BBK Gutun Zuria Bilbao Saria

Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Gutun Zuria Bilbao edizio berri bat ospatuko du martxoaren 28tik apirilaren 2ra. Aurtengo berrikuntzetako bat BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria sortzea da, BBK-k eta Azkuna Zentroak Alhóndiga Bilbaok sortua. Sari honekin, euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatetsiko da urtero, ibilbide, obra espezifiko edo kultura-proiektu garrantzitsu bat nabarmenduz. Lehenengo edizio honetan, BBK Gutun Zuria Bilbao Saria Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatidesentzat izan da Ohorezko Makila moduan, euskal eta nazioarteko literaturari egindako ekarpena nabarmentzeko. Biek jaso dute gaur euskal makila tradizionala, Gorka Martínez (BBK-ko Zuzendari Nagusia) eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen eskutik. Ohorezko sariaz gain, sariak karta zuri bat eskainiko die saritueu, hurrengo ediziorako beren intereseko proiektu bat irudikatuko duena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Palestinar Lurraren Eguna dela eta gaur elkarretaratzea deitu dute

az. Mar 30 , 2022
Palestinako Lurraren Eguna dela eta,martxoaren 30ean, 19:00etan, hainbat mobilizazio antolatu dira euskal hiriburuetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta CAF Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko. 1976ko martxoaren 30ean, herri palestinarrak greba orokorra deitu zuen, Israelgo Estatuak etengabe bere lurrak lapurtu izana salatzeko. Armada Sionistak “Israelgo herritartasuna” zuten zazpi gazte […]

Honekin lotuak